Luigi Fagioli (Osimo, 1898ko ekainaren 9a - Monako, 1952ko ekainaren 20a) auto gidari italiarra zen. 1 Formulako zazpi Sari Nagusitan parte hartu zuen eta garaipe bat lortu zuen (1951ko Frantziako Sari Nagusia). 1950ean hirugarren bukatu zuen denboraldia; hurrengo urtean, hamaikagarren. Txapelketaren historian lasterketa bat irabazi duen gidari zaharrena da, 1951ko Frantziako garaipenagatik (53 urte eta 22 egun).