Luigi Galleani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vercelli, 1861eko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Italiako Erresuma |
Heriotza | Caprigliola (en) , 1931ko azaroaren 4a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta abokatua |
Mugimendua | insurrectionary anarchism (en) mutual aid (en) |
Luigi Galleani (Vercelli, Italia, 1861ko abuztuaren 12a – Aulla, Italia, 1931ko azaroaren 4a) anarkista izan zen. Sortzez italiarra izanagatik, politikoki aktiboen Ameriketako Estatu Batuetan izan zen, han bizi izan baitzen 1901az geroztik, harik eta 1919an deportatu zuten arte. Ezaguna izan zen instituzioen aurkako biolentzia sostengatzeagatik, baita "tirano" eta "herriaren etsaien" erailketa ere.[1][2] Ameriketako Estatu Batuetan, bere jarraitzaileek, galleanista zeritzotenek, zenbait bonba-eraso eta erailketa saiakera egin zituzten 1914tik 1932ra. Taldeak 1920ko Wall Streeteko bonba-erasoan zerikusia izan zuela ere uste da, non 38 lagun hil ziren.