Luigi Facta (Pinerolo, Italia, 1861eko azaroaren 16a – ib., 1930eko azaroaren 5a) Vincenzo Facta abokatu eta prokuradorearen eta Margherita Falconettoren semea izan zen. Pinerolon jaio zen, Italiako Erresuma sortu zen urtean, eta 69 urte geroago haren jaioterrian bertan zendu zen. Kargu politiko ezberdinak izan zituen Italiako Erresuman, Lehen Mundu Gerra (1914-1918) bitartean eta Mussoliniren diktadurapean (1922-1943). Italiako Lehen Ministroa izan zen 1922. urtean, besteak beste.