Luis de Morales | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Badajoz, 1509 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Heriotza | Badajoz, 1586ko maiatzaren 9a (76/77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Pedro de Campaña (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, artista eta marrazkilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | manierismoa |
Luis de Morales (Badajoz, Extremadura, 1509 aldean - Badajoz, Extremadura, 1589ko maiatzaren 9a[1]), El Divino Morales deitua, espainiar Pizkundeko margolaria, manierismoaren jarraitzailea, izan zen. Oso teknika landua erabili zuen. Moralesen lanetan nabarmena da Leonardo da Vinciren eta flandestar zaharren eragina. Erlijioarekin lotutako gaiak landu zituen, Ama Birjina haurrarekin eta Jesu Kristoren bizitzako azken uneak batez ere.