Luis Aranberri | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Aranberri Mendizabal |
Jaiotza | Eibar, 1945eko irailaren 17a (79 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta politikaria |
Izengoitia(k) | Amatiño |
![]() |
Luis Alberto Aranberri Mendizabal, Amatiño izengoitiz ezaguna (Eibar, 1945eko irailaren 17a)[1] gipuzkoar kazetari, idazle eta politikaria da. 1970tik aurrera garatu zen euskal kazetaritza berriaren suspertzaileetako bat izan zen. Euskal kazetaritza modernoaren aro hori Espainiako trantsizioak ekarri zuen euskal erakundetze-prozesuarekin batera koskortu zen eta, ia belaunaldi bakar batean, ez izatetik izatera pasatu zen, hutsaren hurrengotik normalizazio abiapuntura.