Lurralde antolamendua lurraldearen kudeaketa arduratsuaz jabetzen den arloa da, hots, lurraldea gizartearen eta biztanleen behar sozial, ekonomiko, kultural eta ekologikoen arabera antolatzen eta egituratzen duen jarduketa[2]. Ezagupen-eremu zabala hartzen duenez, hainbat diziplinak hartzen dute parte haren ikerketan, hala nola hirigintzak, geografiak, soziologiak, ekologiak edota ekonomiak. Haien artean ekonomia gailentzen da, batez ere estatu-eskalan, banaketa espaziala oso garrantzitsua bada ere.
Oro har, lurralde antolamenduak hiru helburu nagusi ditu:
Europako Kontseiluak horrela definitu zuen lurraldearen antolakuntza 1983an:
« | Regional/spatial planning gives geographical expression to the economic, social, cultural and ecological policies of society. It is at the same time a scientific discipline, an administrative technique and a policy developed as an interdisciplinary and comprehensive approach directed towards a balanced regional development and the physical organisation of space according to an overall strategy. (Lurraldearen antolakuntzak geografia-adierazpena ematen die gizartearen ekonomia-, gizarte-, kultura- eta ekologia-politikei. Aldi berean zientzia-diziplina, administrazio-teknika eta diziplina anitzeko gerturatze sakon gisa garatutako politika da, eskualde-garapen orekatua eta estrategia orokor baten araberako espazioaren antolakuntza fisikoa helburu dituena). |
» |
—CEMAT[oh 1] |
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found