Lurraren kanpo-nukleoa, gehienbat, burdinaz eta nikelez osatutako geruza plasmatikoa da, mantuaren eta barne-nukleoaren artean kokatua. Bere goiko muga Gutenbergen etena da, 2.885 km-ko sakonera inguruan kokatua; bere beheko muga, berriz, Lehmannen etena da, 5.155 km inguruan kokatua. 2.270 km inguruko lodiera du[1]. Bere tenperatura 4.400 °C-tik —bere goiko eskualdean— 6.100 °C arte —bere beheko zonan— aldatzen da. Lurraren nukleoaren parte da.