MSN Messenger Windows eta Mac OS sistema eragileetan bat-bateko mezularitzan aritzeko aplikazio ezaguna da. Izen honekin talde bat osatzen dute hurrengo hiru aplikazioek:
Aplikazioa erabili ahal izateko Microsoft Passport kontu bat izatea beharrezkoa da eta erabiltzen duen protokoloa itxia da. Dena dela, alderantzizko ingeniaritza eginez protokoloaren funtzionamendua ezagutu ahal izan da, eta horri esker Linux bezalako sistema eragileetan sare honetara konektatzea ahalbidetzen duten aMSN, Gaim eta Kopete aplikazioak existitzen dira, besteak beste.