Mac and Me (euskaraz Mac eta Ni) 1988ko Stewart Raffill estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta abenturazko film bat da. Christine Ebersole, Jonathan Ward, Katrina Caspary, Lauren Stanley eta Jade Calegory aktoreek antzeztu zuten.
1982ko E.T. the Extra-Terrestrial film ospetsuaren antzeko gaia jorratzen duen filma da, baina hark ez bezala film honek sekulako porrot ekonomikoa izan zuen. Maiz inoizko film txarrenen sailkapenean goreneko postuetan sailkatu ohi da, dena dela eta ironikoki, denboraren poderioz genero honetako zaletuen artean [kultuzko filmak|kultuzko fima]] bilakatu zen.