Macbeth | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | William Shakespeare |
Argitaratze-data | 1623 |
Generoa | tragedia |
Jatorrizko izenburua | Macbeth |
Macbeth William Shakespearen antzezlan ospetsuenetakoa da. Bost ekitaldietan banatutako tragedia bat da, hitz lauz eta bertsoz idatzita dago, 1606 urte aldera idatzia eta handik gutxira estreinatua izan zen. [1] 1623an aurreneko aldiz argitaratua izan zen, argitarapen hau First Folio izendapenarekin ezagutzen delarik.