Macky Sall (Fatick, 1961eko abenduaren 11) senegaldar politikaria da. Senegalgo lehen ministroa izan zen 2004-2007 bitartean, eta errepublikako presidentea 2012tik 2024ra.
Bere jaioterriko alkatea izan zen 2002tik 2008ra eta 2009tik 2012ra. Senegalgo Alderdi Demokratikoko kidea, Abdoulaye Waderen agintaldian lehen ministro (2004-2007) eta Batzarreko presidente (2007-2008) izan zen. Waderekin gatazkan sartu eta Asanbleako presidentziatik kendu ondoren, Errepublikaren Aldeko Aliantza alderdia sortu zuen eta oposizioarekin aliatu zen. 2021ean Ousmane Sonko oposizioko burua espetxeratzea agindu zuen eta 2024ko otsailean hauteskundeen data atzeratu zuen. Kaleetan izandako protestek zuzendu egin behar izan zuten eta martxoko hauteskunde presidentzialetan Bassirou Diomaye Faye oposizioko hautagaiak irabazi zuen.