Maddalen Iriarte | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2023) | |||||||
2023ko ekainaren 28a -
2020ko abuztuaren 3a - 2023ko ekainaren 28a - Roke Akizu Aizpiri → Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XII. legealdia
2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11 Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Maddalen Iriarte Okiñena | ||||||
Jaiotza | Donostia, 1963ko urtarrilaren 23a (61 urte) | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Bizilekua | Durango | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Joseba Balerdi | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Santo Tomas Lizeoa Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | kazetaria eta politikaria | ||||||
Lan nabarmenak | |||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu | ||||||
Maddalen Iriarte Okiñena (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko urtarrilaren 23a) euskal herritar kazetaria, telebista aurkezlea eta politikaria da. 1981ean Herri Irratian hasi zen lanean, 18 urte zituela, eta 1986an Euskal Telebistako albiste-zerbitzuetan sartu. 30 urteko ibilbidea egin zuen etxe horretan, aktualitateari lotutako hainbat saio gidatuz 2016ra arte. Haren lan nabarienak Gaur egun albistegia (Argia Saria 1990), Ados? (Emakunde Saria 1993) eta Azpimarra (Argia Saria 2013) izan ziren. 2016an politikan hasi zen, EH Bilduren hautagai gisa 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Ordutik, koalizioaren bozeramailea izan zen Legebiltzarrean eta 2020ko hauteskundeetan EH Bilduren lehendakarigaia izan zen. 2023ko foru hauteskundeetan, Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen, eta gaur egun EH Bilduren bozeramailea da Gipuzkoako Batzar Nagusietan.