Magallaes itsasartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsasarte |
Sakonera | 1.080 m |
Eponimoa | Fernando Magallaes |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°S 71°W / 54°S 71°W |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Magallaes itsasartea[1] (gaztelaniaz: Estrecho de Magallanes) Hego Amerikako hego muturrean, Txileko Patagoniaren, Tierra del Fuegoren eta Ozeano Barean dauden uharte ugarien artean, dagoen itsasartea da. Ozeano Barea eta Ozeano Atlantikoa lotzen dituen pasabide natural nagusia da.
Itsasartea osorik Txile barruan dago, Magallaes eta Txileko Antartika XII. eskualdean hain zuzen, baina bere ekialdeko muturra Argentinako urez inguratuta dago. 1881 eta 1984ko Txile eta Argentinaren arteko Itunen arabera, bere uretan edozein herrialdetako itsasontzi pasa daiteke gertatzen dena gertatzen dela.
1520an Fernando Magallaes portugaldar esploratzailea izan zen itsasartea igaro zuen lehen europarra. Lehen, bertan bizi ziren tribu nomadak baino ez zeuden (aonikenk, selknam edo ona, kawesqar eta yamana)