Magdalenen babes-etxea (ingelesez: Magdalene Asylum) Irlandan eta Ingalaterran, gehien batean Eliza Katolikoak, eroritako emakumeei laguntzeko zabaldu zuten instituzio batzuen izena da. Instituzio horiek Miserikordia Ahizpek zuzentzen zituzten. Babes-etxe gehienetan ikuztegia zuten (horregatik Magdalene Laundries izenarekin ezagutzen ziren ere bai) eta, bertan jasotako emakumeek, orokorrean haien gogoen aurka, oso lan gogorra egin behar zuten. Hori gutxi izango balitz, baita tratu txarrak, sexu jazarpenak eta torturak ere pairatu behar zituzten.[1] Halaber, negozio ona zen instituzioen jabeentzako.