Magnificat (euskaraz: "goresten dut") otoitz kristaua da. Lukasen ebanjelioan agertzen da eta Mariak, Jesusen Ama, Elisabet bere lehengusina bisitatzen ari zela, Jaungoikoari esandako otoitza da. Izenburua lehendabiziko esaeratik datorkio: Magnificat anima mea Dominum.
Kondairak dio, topaketa hau Ein Kerem izeneko herrixkan gertatu zela, Jerusalemdik zazpi kilometrotara mendebalderantz zegoena[1]
Orduen liturgian bezperen barne otoitzen dute Magnificata.