Magnoliaceae | |
---|---|
Kretazeo-Gaur | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Magnoliaceae |
Azpibanaketa | |
Magnolioideae subfamilia
Liriodendroidae subfamilia
|
Magnoliazeoak (Magnoliaceae) Magnoliales ordenako landare- angiospermen familia bat dira.[2] Txandakako hostoak dituzte, loreak handi usaintsuak eta kusku txikiz osatutako fruitua.[3] Bi subfamilia ditu:
Magnoliazeoak zuhaitzak eta zuhaixkak dira, eta Asiako eta Amerikako eskualde epel eta tropikaletan bizi dira. Familiak 219 espezie ditu, 7 generotan banatuak (sailkapen-sistema batzuek, dena den, Magnolioideae subfamiliako guztiak Magnolia generoan sartzen dute).
Familiaren eta generoaren izenaren jatorrian Pierre Magnol dago, Montpellierko botanikari bat. Genero horretako lehen espezie identifikatu zena M. virginiana izan zen, 1680ko hamarkadan Ipar Amerikara joandako misiolari batzuek aurkitua.