Magonidak antzinako Kartagoko dinastia politiko bat izan zen K.a. 550etik K.a. 340 arte. Dinastiaren lehen erregea Magon I.a izan zen, honen agintaldian, Kartago, mendebaldeko Mediterraneoan, feniziar koloniarik nagusiena bihurtu zen. Magonidekin, Kartagotar Inperioa Sardinia eta Libiara hedatu zen, baita Sizilia ere, ia hamarkada batez kontrolatu zuena[1].