Mahasweta Devi (Dhaka, 1926ko urtarrilaren 14a - 2016ko uztailaren 28a) bengaliar-indiar idazle eta aktibista izan zen.[1] Bere literatura lanen artean, Hajar Churashir Maa, Rudali eta Aranyer Adhikar aipagarriak dira. [2] Mendebaldeko Bengala, Bihar, Madhya Pradesh eta Chhattisgarh Indiako estatuetako herri tribalen (Lodha eta Shabar) eskubideen alde lan egin zuen.[3]