Maia kodexak Espainiaren konkista gertatu baino lehen Mesoamerikako maia zibilizazioak sortutako liburu edo kodexak dira. Oso gutxi gelditzen dira, hamar inguruko ale, gutxiegi kontutan hartzen badugu tradizio luzeko lanak direla: 300-600 urtetan, Aro Klasiko Goiztiarrean, erabiliak izan zirela; horren testigantzak Guatemala, Hondurasen eta Belizen. Konkista garaian apaiz katolikoek, esaterako Diego de Landa publikoki erre egin zituzten horrelako kodexak beste erlijioen ikurrak zirelako.[1] Liburu hauek maia zibilizazioaren oso aztarnak baliotsuak dira. Idazteko logogramak eta glifo silabikoak erabiltzen zituzten.