Makila erdira edo haga erdira jeistea, dolua adierazteko bandera bat makila goraino igo gabe uztea da. Dolua ofiziala izan daiteke (udalarena,[1] gobernuarena, instituzioeena) baina baita ere elkarte edo erakunde pribatu batena. Horrela, Presidente izandako norbait hil edo gertaera lazgarria gertatu ondoren, estatu bateko instituzio guztiek bandera makila erdira jeitsi dezakete; baita ere elkarte baten partaide bat hiltzen bada, elkarteko bandera jaitsi dezakete.