Makina-lengoaia

PZUentzat guztiz internoa eta programatzaileentzat iragangaitza den kodearentzat, ikus mikrokode
Intel 8088ren makina lengoiaren azalpen bat

Makina-lengoaia makina-kodea idazteko erabiltzen den lengoaia da. Makina-kodea konputagailu-programa bat da, zuzenean prozesatzeko unitate zentralean (PUZean) exekuta daitekena. Agindu bakoitzarekin PUZak eragiketa jakin bat exekutatuko du; adibidez, load bat, jauzi bat edo unitate aritmetiko-logikoaren eragiketa bat, erregisto edo memoriako informazio-unitate batean.[1][2]


Makina-kodea guztiz zenbakizkoa da, ahal den azkarren exekuta dadin prestatua; eta honako hauen maila baxueneko irudikapen gisa ikus daiteke: konpilatu edo mihiztatutako konputagailu-programarena, edo primitiboa eta hardwarearen mendekoa den programazio-lengoaiarena. Konputagailu-programak zuzenean idatz daitezke makina-lengoaian, baina lan unagarria da, eta erraza da erroreak gauzatzea bit bakoitza eta zenbakizko helbideak eta konstanteak eskuz kalkulatu behar direnean. Horregatik, orokorrean, programak ez dira zuzenean makina-lengoaian idazten, baina lengoaia hori bai erabil daitekeela behe-mailako arazketan, programen adabatzeetan, eta mihiztadura-lengoaiaren desmuntatzean.

  1. Makina-hizkuntza : oinarrizko konputagailu baten egitura, agindu-multzoa eta programazioa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua 2004 ISBN 848373592X. PMC 433600969. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. «Mihiztadura-lengoaia eta goimailako lengoaiak: noiz eta zergatik - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne