Makurdura axiala objektu baten errotazio-ardatzaren eta orbita-ardatzaren arteko angelua da. Astronomian, batez ere zeihartasuna izendatua, Lurra edo beste planeta baten errotazio-ardatzak ekliptikarekiko duen angelua da. Era berean ekuatoreak eta ekliptikak osatzen duen angelua ere bada.
Ez da nahastu behar makurdura orbitalarekin.