Mala Vida | |
---|---|
Mano Negraren kanta eta singlea | |
Egilea(k) | Mano Negra |
Argitaratze-data | 1988 |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | French rock (en) ![]() |
Diskoetxea | Boucherie Productions (en) ![]() |
Deskribapena | |
Honen parte da | Patchanka |
Hitzak | Manu Chao |
Hitzak | MetroLyrics |
Bideoa | YouTube |
Mala Vida Mano Negra paristar rock taldearen bigarren singlea da,[1] 1988ko Patchanka estreinako diskoan agertu zena. Manu Chao abeslari nagusiak idatzia, 1984an jada demo zinta batean ere agertu zen, Mano Negraren aurrekaria zen Hot Pants taldekoa. "Mala Vida" taldearen lehen kantu arrakastatsua izan zen,[2] eta taldearen zuzeneko ikuskizunetan derrigorrezko bihurtu zen.[3] Abestia Manu Chaok ere interpretatu zuen bakarlari gisa: 2002ko Radio Bemba Sound System diskorako zuzeneko emanaldi bat grabatu zen. Boucherie Productionsek, Patchanka albuma argitaratu zuenak, abestirako bideoklip bat finantzatu zuen, Frantziako irrati nazionaletan eta telebista kateetan aireratu zutena.[4] Mano Negrak "Mala Vida" atera zuenean lortu zuen arrakastak Virgin France diskoetxearekin kontratu bat lortu zion.[1]