Mamers (jainkoa) | |
---|---|
antzinako erromatar eta Osko | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Marte eta Mamerte |
Mamers (latinez, Māmers eta Māmertos testu grekoetan[1]) Marte jainkoaren baliokide oskoa izan zen, edo bestela esanda, oskoen gerraren jainkoa.
Marko Terenzio Varronek dio, halaber, bere De lingua latina lanean, sabinarrek ere Mamers deitzen zutela Marte. Erromatarrek, oskoen herritarrak bereganatu eta haien eragina jaso zutenak, Mamers landa eremuko gisa jainko gurtu zuten, eta beraientzat Lar jainkoetako bat zen.[2]
Treccani italiar entziklopediaren arabera, «Mamers» jainko honen latinezko izena litzateke, eta «Mamerte» oskoen hizkuntzan zuen izena[3]. Oskoen hizkuntza latinaren antzekoa zenez, bi izenen arteko aldea ez da handia