Manchester by the Sea (euskaraz Manchester Itsasotik) 2016ko Kenneth Lonergan estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Casey Affleck, Michelle Williams, Kyle Chandler, Gretchen Mol eta Lucas Hedges aktoreek antzeztu zuten.
2016ko urtarrilaren 23an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria eta Aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Casey Affleck) eskuratu zituen.
Massachusetts estatuko Manchester-by-the-Sea arrantzale herrian girotua dago.