Mandinga | |
---|---|
![]() Emakume mandigen dantza | |
Biztanleak guztira | |
c. 35 milioi (1996)[1] | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
![]()
![]() | |
Hizkuntza | |
mandingera, frantsesa, ingelesa | |
Erlijioa | |
Islam (%99a)[2] | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Mandé herriak |
Mandingak[3] —mandinka[4] izenez ere ezagunak— mendebaleko Sudango, Senegaleko, Boli Kostako, Gineako eta Maliko eremu zabalean bizi den herri beltz bat dira. Talde horretako kideak oso garaiak dira, eta horixe dute ezaugarri aipagarriena. 1978an 2 milioi inguru ziren, zenbait taldetan banatuak (banbara, malinke, susu, diula, etab.). Erlijioari dagokionez, islamak eragin handia du mandingen artean.