Manex ardi burugorria | |
---|---|
Ardi arraza | |
![]() | |
Espeziea | Ovis aries |
Jatorria | ![]() |
Egoera FAOren arabera | ez dago arriskuan |
Manex ardi burugorria Euskal Herriko bertako ardi arraza bat da, eta bi azpimota edo arraza ditu: manex ardi burugorria eta manex ardi burubeltza. Bi mota horiek arraza bereizitzat jotzen dira gaur egun. Manex ardiak Hegoaldeko ardi latxaren senide hurbilak dira. Hainbatentzat ordea ardi hau ez da aparteko arraza, ardi latxaren mota bat baizik[1]. Iturri ezberdinen arabera honen inguruko iritzi ezberdinak daude. Frantziar Administrazioak bertako arrazatzat jotzen du, ardi latxetik aparte.