Manikongo edo Mwene Kongo Kongoko Erresumaren gobernu buruek erabili zuten titulua zen. Erresuma hori XIV. mendetik XIX. mende arte iraundu zuen. Haren lurraldeak egungo Angola eta Kongoko Errepublika Demokratikoan. Manikongoren egoitza M'banza Kongon zuen; hiri horrek 1570tik 1975era beste izen bat hartu zuen, São Salvador, egungo Angolako Zaireko probintziaren hiriburua dena. Hiri horretatik probintzia desberdinen gobernatzaileak izendatzen ziren eta zergak biltzen ziren.[1]