Mansiera | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Errusia |
Hiztunak | 2.750 |
Eskualdea | Khanti-Mansi |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza uraldar hizkuntzak Ugriar hizkuntzak Ob-Ugric (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Denbora gramatikalak | oraina eta lehenaldia |
Kasu gramatikalak | lokatiboa, ablatiboa, instrumentala, traslatiboa eta gutxi gorabeherakoa |
Alfabetoa | alfabeto zirilikoa eta Mansi alphabet (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | mns |
Ethnologue | mns |
IETF | mns |
Mansiera[1] (hizkuntzaren berezko izena мāньси лāтыӈ da eta izen zaharra, gaur egun erabiltzen ez dena, Bogulera (вогульский) da, Bogulka (Вогулка) ibaiaren izenetik eratorri zena) uraldar hizkuntzen Ugriar adarreko hizkuntza da, Khanti-Mansin mintzatua; Mansiarren jatorrizko hizkuntza. Bere hizkuntza hurbilenak hungariera eta khantiera dira.
Hiztunak batez ere Siberiaren ipar-mendebaldeko eskualdean, Ob ibaiaren ezkerreko kostaldean bizi dira talde txikietan. Mansiarren bizitokiak —elkar lotutakoak edo bakartuak— ibai txiki eta handien kostaldeetan daude. Hiztun taldeak elkarrengandik urrun bizi direnez, mansierak hainbat dialekto ezberdin ditu.
1989an mansiarren artean % 37,1 ziren mansiarrez zekitenak, hau da, 3.184 gizaki. 2010an mansiarren artean % 8k mansieraz zekiten.
Gaur egun hizkuntza eskoletan irakasten da. 1989. urtetik «Лӯимā сэ̄рипос» izeneko mansierazko egunkaria argitaratzen da. Lehenago mansierazko atalak «Ленин пант хуват» izeneko egunkarian (khantierazko egunkaria da) aurki zitezkeen.
Azterketen arabera, mansieraren hizkuntza hurbilena hungariera da fonetika (mansierak bokal luzeak ditu oraindik ere), lexiko eta gramatika antzekoak dituztelako.