Mantra

Tibeten, hainbat budistak haitzetan mantrak idazten dituzte, meditazio-era gisa.

Mantra (तन्त्र devanagariz), jatorri sanskritoko hitz bat da, manaḥ eta trāyate hitzez osatua dagoena, lehenak burua eta bigarrenak askapena esan nahi dutelarik, hortik mantra, burua, berau nahasten duten etengabeko pentsamenduetatik askatzeko tresna bat dela esan izatea.

Mantra bat, silaba bat, hitz bat, esaldi bat edo testu luze bat izan daiteke, errezitatzen eta errepikatzen denean, pertsona, kontzentrazio sakoneko egoera batetara daroana (dhāraṇā).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne