Mantxuera | |
---|---|
ᠮᠠᠨᠵᡠ ᡤᡳᠰᡠᠨ | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Txina |
Hiztunak | ~20 |
Eskualdea | Heilongjiang |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza tungus hizkuntzak Southern Tungusic (en) Jurchenic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Kasu gramatikalak | identical case (en) , revertive case (en) , orientative case (en) eta initiative case (en) |
Alfabetoa | Manchu alphabet (en) eta Mongolian (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | mnc |
ISO 639-3 | mnc |
Ethnologue | mnc |
Glottolog | manc1252 |
Wikipedia | mnc |
Linguist List | mnc |
UNESCO | 453 |
IETF | mnc |
Endangered Languages Project | 1205 |
Mantxuera (mantxueraz: ᠮᠠᠨᠵᡠ ᡤᡳᠰᡠᠨ, manju gisun) desagertzear dagoen hizkuntza tungusiko bat da, Txinako ipar-ekialdean mintzatzen zena.
Gaur egun, mantxu gehienak txineraz mintzo badira ere, mantxuen berezko hizkuntza da. Mantxu etniakoak 10 milioi inguru dira, baina mantxueradunak 20 inguru baino ez dira. Mantxuera desagertutzat jo badaiteke ere, gaur egun Xinjiang eskualdean, Txinako mendebaldean, badira xibe hizkuntzaz mintzo diren 40.000 pertsona inguru, eta xibe hizkuntza eta mantxuera ia-ia berdinak dira, hiztunak ofizialki etnia desberdinekotzat jotzen badira ere. Frogatuta dago jurtxeneratik, jurtxen herriaren hizkuntzatik, eratorri dela mantxuera, nahiz eta mongolieraren eta txineraren mailegu asko dituen.
Mantxuera hizkuntza eranskaria da, eta bokal-harmonia du. Bere alfabetoa du, mongolieraren alfabetotik eratorria, eta goitik behera idazten da. Latindar alfabetora aldatzeko, Paul Georg von Möllendorf-en mantxueraren gramatikari buruzko liburuan agertzen den transkripzio-sistema erabili ohi da. Txineraren karaktereak ere erabil daitezke mantxuera idazteko.
Mantxueraz, perpausaren barneko oinarrizko ordena subjektua-objektua-aditza da.