Manuel Chaves González (Ceuta, 1945eko uztailaren 7a) Ceutako politikari espainiar sozialista da. Andaluziako Juntako presidente izan da 19 urtez, 1990etik 2009ra arte, orduan José Luis Rodríguez Zapaterok hirugarren presidenteorde izendatu zuen. Aurretik Lan eta Gizarte Segurantza ministroa ere izan da (1986-1990) eta diputatua Cádiztik (1977-1990).