Manuel Lekuona | |||
---|---|---|---|
1967 - 1970 ← Jose Maria Lojendio - Luis Villasante → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Lekuona Etxabeguren | ||
Jaiotza | Oiartzun, 1894ko otsailaren 9a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | 1987ko uztailaren 30a (93 urte) | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, apaiza eta hizkuntzalaria | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Manuel Lekuona Etxabeguren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1894ko otsailaren 9a - 1987ko uztailaren 30a) idazlea, apaiz katolikoa eta euskaltzaina izan zen. Gasteizen apaiz ordenatu zen. Hango apaizgaitegian, euskarako eta euskal literaturako eskolak eman zituen 1916az geroztik, hogei urtez. Euskal literaturako ikerlanak egin zituen, bertsolaritzaren eta poesiaren inguruan bereziki.[1]