Manuel Machado | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Antonio Rafael de la Santísima Trinidad Machado Ruiz |
Jaiotza | Sevilla, 1874ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | Madril, 1947ko urtarrilaren 19a (72 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Familia | |
Aita | Antonio Machado Álvarez |
Ama | Ana Ruiz Hernández |
Ezkontidea(k) | Eulalia Cáceres (en) ![]() |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Institución Libre de Enseñanza Sevillako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, funtzionarioa, artxibozaina eta liburuzaina |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa |
Mugimendua | 98ko Belaunaldia |
Genero artistikoa | olerkigintza dramaturgia |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Manuel Machado y Ruiz (Sevilla, 1874ko abuztuaren 29a - Madril, 1947ko urtarrilaren 19a) espainiar olerkaria izan zen, Antonio Machadoren anaia. Madrilen bizi izan zen ia bizitza osoan, Parisen igarotako aldi labur batzuetan izan ezik. Olerkari izateaz gainera, kazetari, itzultzaile, antzerki-kritikari, liburuzain, eleberrigile eta antzerkigile ere izan zen.
Horixe da, hain zuzen ere, Manuel Machadoren ezaugarri nagusia, alor askotan aritu izana. Idatzi zituen olerki-liburuen artean, Alma (1902, Arima), Caprichos (1905), El mal poema (1909), Cante hondo (1912), Ars moriendi (1922) eta Phoenix (1935) azpimarratzekoak ditu. Literatur kritikan ere aritu zen: La guerra literaria (1898-1914, Literatura gudua) horren lekuko da. 1938an, Horas de Oro (Urrezko orduak) lana argitaratu zuen eta urte berean, Hizkuntzaren Akademiako kide izendatu zuten.
Luzaro ezker joerekin bat egin ondoren, Espainiako 1936ko uztaileko estatu kolpean, poema bat argitaratu zuen Francisco Francoren omenez, kolpisten oniritzia irabazi zuena. Harrezkero, erregimenari atxikia jarraitu zuen heriotza arte.