Mara (gaizkile-taldea)

Latin King taldeko kide baten tatuaiak.

Mara bat harreman intimo eta bizia duen pertsona talde bat da. Adiskidetasun edota elkarrekintza oso gertukoa izan ohi dute, eta ideal eta filosofia berak jarraitzen dituzte. Hori dela eta, talde-ekintzak egiten dituzte, parrandan ateratzetik indarkeria ekintzak burutzera. "Mara" hitza El Salvador, Guatemala eta Hondurasen erabili ohi da gaizkile-taldeak izendatzeko. Kolonbian "combo" hitza erabiltzen dute. 

Iberoamerikan oso esanahi ezkorra hartu du hitzak, eta ekintza biolentoak burutzen dituzten pertsona-talde eta hiri-tribuekin lotu ohi da.

Nazio Batuek balioetsi dutenaren arabera, marek lortzen duten diru gehiena drogen salmenta ilegaletik dator; 480 mila milioi euro osotara. Ameriketako Estatu Batuen Justizia Departamentuak 30.000 mara inguru daudela balioetsi du, 760.000 kiderekin.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne