Margot Frank | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Margot Frank |
Jaiotza | Frankfurt am Main, 1926ko otsailaren 16a |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() baliorik ez (1933 - |
Heriotza | Bergen-Belsen, 1945eko martxoaren 9a (18/19 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifusa |
Familia | |
Aita | Otto Heinrich Frank |
Ama | Edith Frank |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ikaslea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismo erreformista |
![]() ![]() |
Margot Betti Frank (Frankfurt am Main, Alemania, 1926ko otsailaren 16a – Bergen-Belsen, Alemania, 1945eko martxoaren 9a) Holokaustoaren biktima eta Anne Franken ahizpa nagusia izan zen. Gestapok deportatu zuenean, familia osoa ezkutatu zen.[1] Bergen-Belsen kontzentrazio-esparruan hil zen. Anne ahizparen egunkariaren arabera, Margotek berea ere izan zuen baina ez da inoiz topatua izan. Bi ahizpak, Holokaustoaren biktimak, Bigarren Mundu Gerran hil ziren, Bergen-Belsenko kontzentrazio-eremua askatu baino lehentxeago.[2]