Maria Mutola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maputo, 1972ko urriaren 27a (52 urte) |
Herrialdea | Mozambike |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Springfield High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | distantzia erdiko korrikalaria eta futbolaria |
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Pisua | 63 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Jasotako sariak | |
mariamutola.com | |
Maria de Lurdes Mutola /m ə r i ə m u t oʊ l ə / (Maputo, 1972ko urriaren 27a) Mozambikeko atleta ohia da. 800 metroko proban espezializatu zen bere ibilbide profesionalean. Sei Olinpiar Jokoetan lehiatu zuen laugarren atleta da. Hiru aldiz munduko txapelduna da 800 metroko proban eta behin olinpiar txapelduna.
Nahiz eta Mutolak bere proba gogokoenean inoiz munduko errekorra ez gainditu, zale askok 800 metroko emakumezko korrikalari onenetariko bat dela uste dute. Txapelketa garrantzitsuetan emaitza onak izan zituelako eta bi hamarkadatan maila gorenean llehian ibili zelako, 2008an atletismotik erretiratu aurretik 35 urte zituela. Gainera, proba berean Olinpiar, Munduko, Pista estalian munduko, Commonwealth Jokoak, Joko Kontinentalak eta Txapelketa Kontinentaletako tituluak irabazi dituen atleta bakarra da. Caster Semenya-ren taldeko entrenatzaile eta orientatzaile nagusia da, oro har, historiako emakumezkoen 800 metroko korrikalari onena bezala hartua.