Mariana Neoburgekoa (gaztelaniaz: Mariana de Neoburgo; Düsseldorf, 1667ko urriaren 28a - Guadalajara, 1740ko uztailaren 16a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen.
Karlos II.aren bigarren emaztea eta Karlos artxidukearen aldekoa erregetzarako borrokan. Filipe V.ak Baionara atzerriratu zuen, Toledon zegoela austriar gudarostean sarrera pozez hartu zuelako (1706), eta 1738 arte ez zen gortera itzuli.