Marianetako itsas hobia | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | −10.994 m |
Mota | Itsas hobi |
Eponimoa | Marianak |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 11°21′N 142°12′E / 11.35°N 142.2°E |
Insular area of the United States | ![]() |
Ur-gorputza | Ipar Ozeano Barea |
Marianetako itsas hobia[1], mendebaldeko Ozeano Barean dago, Mariana uharteetatik 200 kilometro ekialdera; Lurreko fosa ozeaniko sakonena da. Ilargierdiaren itxura du eta 2,550 km luze eta 69 km zabal da. Ezagutzen den gehieneko sakonera 10,984 metrokoa da (± 25 metro), Challenger osina izeneko lekuan, zirrikitu formako haran txiki baten hegoaldeko muturrean[2]. Hala ere, errepikatu gabeko neurketa batzuen arabera, zatirik sakonena 11.034 metrora dago[3]. Everest mendia puntu sakonenean jarriko balitz, haren tontorra urpean egongo litzateke bi kilometro baino gehiagoan.
Fosaren behealdean, gaineko ur-zutabeak 1.086 barreko presioa (15.750 p.si.) eragiten du, itsas mailako batez besteko presio atmosferikoa baino 1.071 aldiz gehiago. Presio horretan, uraren dentsitatea %4,96 handitzen da. Behe aldeko tenperatura 1-4 °C da[4].
2009an, Marianetako itsas hobia Ameriketako Estatu Batuetako Monumentu Nazional bilakatu zen[5]. Scripps Institution of Oceanography erakundeko ikertzaileek Monothalameak aurkitu zituzten hobian, itsasoaren gainazaletik 10,6 kilometrora hain zuzen[6]. Datuek iradoki dute mikrobioek aurrera egin dezaketela hobiaren hondoan[7][8].