Marianne Vos ('s-Hertogenbosch, 1987ko maiatzaren 13a-) herbeheretar txirrindularia da, bere belaunaldiko onentzat hartua. 2008ko eta 2012ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bana lortu zituen.
Erlojupeko txirrindularitza emakumezkoen elite munduko txapelketa, Alfredo Binda Saria, Ronde van Drenthe eta La Flèche Wallonne Féminine eguneko probak ez ezik, hiru aldiz Giro d'Italia Femminile, bi aldiz Emakumeen Euskal Bira eta behin The Women's Tour ere irabazi ditu.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen, emakumeen errepide lasterketan bakarkako ekitaldian.[1][2]