Marijke Groenewoud | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hallum (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz gaineko abiadura-patinatzailea |
Altuera | 169 zentimetro |
![]() ![]() |
Marijke Groenewoud (Hallum, Herbehereak, 1999ko urtarrilaren 28a) atleta herbeheretarra da, izotz gaineko abiadura-patinajean lehiatzen dena[1].
2022ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen taldekako jazarpen proban, brontzezko domina lortuz (Irene Schouten, Ireen Wüst eta Antoinette de Jong-ekin batera)[1].
Urrezko domina irabazi zuen 2021eko Banakako Distantziako Abiadura-patinajeko Munduko Txapelketan, eta zilarrezko domina, 2022ko Banakako Distatziako Abiadura-patinajeko Europako Txapelketan, biak taldekako jazarpen proban[1][2].
Groenewoud maratoi abiadurako patinatzailea da, eta 2019-20ko maratoi lehiaketa nazionala irabazi zuen[3].
Pista luzeko abiadura patinajean, nazioarteko Munduko Kopako abiadura patinajean debuta egin zuen 2019–20 ISU Abiadura Irristaketa Munduko Kopan Naganon, Japonian, 2019ko abenduaren 13an, irteera masiboan[4]. 2020–21 ISU Abiadura Irristaketa Munduko Koparako ere hautatu zuten[4]
Holandako Distantzia Bakarreko Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen 2019ko KNSB Holandako Distantzia Bakarreko Txapelketan eta 2020ko KNSB Holandako Distantzia Bakarreko Txapelketan hasierako ekitaldian[4]