Mario Camus | |
---|---|
![]() (2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1935eko apirilaren 20a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Santander, 2021eko irailaren 18a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Cementerio de Ciriego (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, idazlea, zinema gidoilaria eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Espainia |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() |
Mario Camus (Santander, 1935eko apirilaren 20a - ibidem, 2021eko irailaren 18a) espainiar zinemagilea izan zen. Carlos Sauraren laguntzaile gisa hasi zen zinemarako lanetan, (1959, Los golfos). 1960ko hamarkadan lan asko egin bazituen ere, Los pájaros de Baden-Baden (1974) eta Los días del pasado (1977) filmekin eman zen ezagutzera zuzendari gisa. Literatura lanak zinemarako egokitzen izan zuen osperik handiena: La Colmena (1982), Los Santos inocentes (1984). Espainiako telebistarako ere aritu zen lanean. Hauek ditu azken filmak: Sombras en una batalla (1993), Amor propio (1994), Adosados (1996) eta El color de las nubes (1997).