![]() | |
Fitxategi-luzapena | md eta markdown |
---|---|
Interneteko MIME-mota | text/markdown |
Uniform Type Identifier | net.daringfireball.markdown |
Garatzailea | Aaron Swartz eta John Gruber |
Azken argitaratzea | 1.0.1 |
Formatu-mota | Markup hizkuntza |
Nora hedatua | MultiMarkdown, Markdown Extra, CommonMark |
Formatu irekia? | bai |
Webgunea | https://daringfireball.net/projects/markdown/ |
Markdown esaten zaio markatze-hizkuntza arin bati, zeinak testu hutsa erabiltzen baitu sintaxi moduan. Hizkuntza horrek aukera ematen du jatorrizko testua zenbait formatutara bihurtzeko (XHTML, HTML, PDF, EPUB, DOC, .txt testu hutsa…), eta testuok erraz partekatzeko ordenagailu, telefono, irakurgailu eta bestelako tresnen artean.[1] Markdown hizkuntza sarri erabiltzen da readme fitxategietan, online foroetan eta testu aberatsa sortzeko, horretarako testu hutseko editore bat erabilita.
John Gruberrek sortu zuen Markdown hizkuntza 2004an, eta lan hartan Aaron Swartzek lagundu zion sintaxia sortzen.[2] Hastapenetan, Markdown hizkuntzaren deskripzioak zituenez zenbait anbiguotasun eta erantzun gabeko galderak, urteetan agertu diren inplementazioek desberdintasun sotilak dituzte, eta horietako zenbait sintaxi-gehigarriekin datoz. Markdown BSD lizentziapean banatzen da, eta plug-in moduan ere zabaltzen da zenbait CMS edo edukiak kudeatzeko sistematan. Hasieran Perl programazio-hizkuntzan gauzatu zen, baina harrezkero hainbat programazio-hizkuntzatara itzuli da, hala nola PHP, Python, Ruby, Java eta Common Lisp.