Markel Irizar | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1980ko otsailaren 5a (45 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Trek-Segafredo | 2012-2019ko abuztuaren 3a |
Euskaltel-Euskadi | 2004-2009 |
RadioShack | 2010-2011 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 81 kilogramo |
Altuera | 182 zentimetro |
kecprosport.com… | |
![]() ![]() |
Markel Irizar Aranburu (Oñati, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1980ko otsailaren 5a - ) gipuzkoar txirrindulari ohia da, profesionala 2004tik 2019ra.
2004an txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Euskaltel-Euskadi taldearekin. Elite mailara jauzi egin arte Ulma Cegasan jardun zuen, eta Olarra Erkoreka taldera pasa zen 2001ean. Profesionaletara saltoa, berriz, 2004ean egin zuen, minbiziari aurre egin ostean. 2012-2019 tartean Trek-Segafredo taldeko txirrindularia izan zen. 2019ko Donostiako Klasikoan erretiratu zen.