Artikulu hau enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
Marko Aurelio Antonio (latinez: Imperator Caesar Marcus Aurelius Antoninus Augustus, jaiotzez Marcus Annius Catilius Severus eta ezkontzerakoan Marcus Annius Verus; 121eko apirilaren 26a - 180ko martxoaren 17a) erromatar enperadorea izan zen 161tik hil arte, eta filosofo estoikoa. Bost Enperadore Onetako azkena izan zen.