Marokoar amazigera estandar | |
---|---|
ⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ ⵜⴰⵏⴰⵡⴰⵢⵜ | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | None |
Araugilea | Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza afroasiar hizkuntzak amazigera iparraldeko amazigera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Neotifinagha |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | zgh |
ISO 639-3 | zgh |
Ethnologue | zgh |
Glottolog | stan1324 |
Wikipedia | zgh |
IETF | zgh |
Marokoar amazigera estandarra (amazigeraz: ⵜⴰⵎⴰⵣⵉⵖⵜ ⵜⴰⵏⴰⵡⴰⵢⵜ, tamaziɣt tanawayt; arabieraz: الأمازيغية المعيارية), Marokoko amazigera estandarra ere deitua, Marokoko Amazig Kulturaren Errege Institutuak (IRCAM) garatutako hizkuntza estandarizatua da. Konbinatzen ditu taxelhiyt, Atlas Ertaineko amazigera eta tarifit aldaeren ezaugarriak.[1][2] 2011tik, hizkuntza ofiziala da Marokon.[1][3]
Marokoar amazigera estandarrari tamazight, amazigera edo berbere deitu ohi zaio, nahiz eta izendapen horiek beste edozein amazig hizkuntza izendatzeko ere erabil daitezkeen, edo amazig hizkuntzak oro har, Marokotik kanpokoak barne.[1][2][4]