Marouf al-Bakhit | |||||
---|---|---|---|---|---|
2011ko otsailaren 9a - 2011ko urriaren 24a ← Samir Rifai (en) - Awn Shawkat Al-Khasawneh (en) →
2005eko azaroaren 27a - 2007ko azaroaren 25a ← Adnan Badran (en) - Nader al-Dahabi (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Mahis (en) , 1947ko martxoaren 18a | ||||
Herrialdea | Jordania | ||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
Heriotza | Jordania, 2023ko urriaren 7a (76 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Jordaniako Unibertsitatea gradu : Administrazio publiko, politika zientzia Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Master in Public Administration (en) Londresko King's College Doktoretza | ||||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Mutah University (en) | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Jordanian Armed Forces (en) | ||||
Gradua | maior jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama | ||||
Alderdi politikoa | hautagai independente |
Marouf Suleiman al-Bakhit (Mahis, 1947ko martxoaren 18a - 2023ko urriaren 7a) jordaniar militar, diplomazialari eta politikaria izan zen. Jordaniako lehen ministroa izan zen 2005etik 2007ra eta 2011n.
1964an sartu zen Jordaniako armadan eta 1999an erretiratu zen maior jeneralaren mailarekin. Gainera, kudeaketa eta zientzia politikoa ikasi zituen Jordaniako Unibertsitatean, eta ikasketak egin zituen Kalifornian eta Londresen.
Abdullah II.a Jordaniakoa erregeak 2005eko azaroan izendatu zuen lehen ministro, Jordanian bonba-erasoak izan eta hiru astera, herrialdeko segurtasuna eta egonkortasuna berrezarri zitzan. Bi urte geroago dimititu zuen eta 2011ko otsailetik urrira lehen ministro izan zen berriro. Jordaniako enbaxadorea Israelen eta segurtasun nazionaleko burua ere izan zen.