Marrazo erraldoi | |
---|---|
Oligozeno-gaur egun [1] | |
Iraute egoera | |
Invalid status (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Chondrichthyes |
Ordena | Lamniformes |
Familia | Cetorhinidae |
Generoa | Cetorhinus |
Espeziea | Cetorhinus maximus (Gunnerus, 1765)
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Marrazo erraldoia, arrainbeltza edo kolaioa (Cetorhinus maximus) ur gaziko arrain kartilaginosoa eta munduko bigarren marrazo handiena da, Cetorhinidae familiakoa[2].
Marrazo erraldoia, gure itsasoan aurkitu dezakegun arrainik handiena da, eta munduko bigarren handiena, bale marrazoaren (Rhincodon typus) atzetik, 10 metro luze izatera iritzi daiteke eta 4 tonelada izatera. Tamaina hau izan arren, oso arrain baketsua da, baleen antzera itsasoko ura iragaziz elikatzen baita, eta guztiz kaltegabekoa da gizakientzat. Oso toleranteak izan ohi dira gizakiekin eta normalean itsasoaren goi ertz aldean ibiltzen dira. Bizkaiko golkoan, XX. mendeko hasiera arte askoz ugariagoa zen, eta gure arrantzaleek maiz arrantzatzen zuten. Gaur egun, bere populazioa nabarmenki jaitsi da, eta soilik ustekabean harrapatzen da. Bere urritasuna dela eta, nahiz eta jangarria izan, ez dago bere haragiaren merkatal eskaririk.