Mars One

Mars One (euskaraz Marte Bat) proiektu pribatu eta tebisibo bat da Bas Landorp ikertzaile holandarraren eskutik bideratua Marten giza kolonia bat ezartzeko helburuarekin. Jatorrizko plangintza 2018an komunikazio sateliteak bidaltzea eta etapa batzuek igaro ondoren, 2025ean lehenengo gizaki taldea bidaltzea da. Hauek planeta gorrian egonkorki geratuko dira. Hortik aurrera, bi urtetik behin lau astronauten taldeak bidaliko dira.

Proiektua, Gerardus 't Hooft fisikari holandarrak bultzatzen du.

Mars One babesle eta diru-ezarleen bila dabil proiektua telerrealitate antzeko batean bilakatuz. Ikuslegoak aukeratutako astronautak ere nahi dituzte. Ekonomiaren aldetik, lehenengoko astronautak bidaltzea AEB-tako 6.000 milioi dolarretako aurrekontu bat suposatuko duela espero da. Mars One-ek hornitzaile garrantzitsuenak zehaztu ditu, SpaceX haien artean.

Bestalde, zientziaren arloan proiektuaren bideragarritasunaren aurkako kritika ugari jaso izan ditu bakarrik telebistarako proiektu bat dela salatuz.

Marteko atmosfera

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne