Marshall Warren Nirenberg (New York, 1927ko apirilaren 10a - ibidem, 2010eko urtarrilaren 15a) estatubar biokimikaria izan zen. Zoologiako ikasketak egin zituen Floridako Unibertsitatean, eta biokimikakoak Michigangoan. 1968an Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, R. W. Halley eta H. G. Khoronarekin batera, kode genetikoa interpretatzeagatik eta proteinen sintesian duen zeregina azaltzeagatik.